Futbola

Zaldua Orleghyren garaipen polita

Guaixe 2022ko aza. 9a, 12:10

Arakilgo taldeak Modernillo mendean hartu zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako seigarren jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zaldua Orleghyk partida bikaina jokatu zuen Modernillo taldearen kontra. Hiru puntu eder lortu zituzten arakildarrak, Modernillori 0 eta 3 irabazita. 

Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (16 puntu) eta Zaldua Orleghyk hirugarren postuari eusten dio (13 puntu). 

Asteburuan zazpigarren jardunaldia dago jokoan. Zalduak Rokaren kontra jokatu beharra zuen, baina partida hau aurreratu egin zuten eta Zalduak 2 eta 0 hartu zuen mendean Roka.