Garbitzaile eta alminte lanpostuak betetzeko deialdiak egin ditu udalak

Guaixe 2022ko aza. 15a, 11:43
Eskuinean Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Bi lanpostuak merezimendu lehiaketaren bidez beteko dira, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko foru legeari segituz, Arakilgo Udalak bi lanpostu betetzeko deialdiak egin ditu. Alde batetik, garbitzaile lanpostua dago. Lanpostuan interesa dutenek, besteak beste, honako baldintzak bete beharko dituzte: 16 urteak beteak izan behar dituzte, gutxienez eskola ziurtagiria edo baliokidea izan behar dute eta euskarazko B1 maila egiaztatzea. Kontratatutako pertsonak %27ko lanaldia izanen du eta E mailako lanpostua. 

Bestetik, alminte lanpostu plaza hutsa betetzeko deialdia egin du Arakilgo Udalak. Interesa duten hautagaiek Lanbide Heziketako 1. mailakoa edo baliokidea den titulazioa izan behar du gutxienez, B motako gidabaimena eta euskararen B1 maila egiaztatu behar dute. Langileak %100eko lanaldia eta D mailako lanpostua izanen du. 

Merezimendu lehiaketetan parte hartzeko eskabideak eta dagozkien dokumentazioa azaroaren 30era arte aurkeztu daitezke Arakilgo udaletxean. Deialdiei buruzko informazioa www.arakil.net webgunean dago.