Futbola

Zalduak hirugarren postuari eusten dio

Guaixe 2022ko aza. 16a, 11:00

Elomendiko Txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu zen asteburuan

Asteburuan Elomendiko Txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Orleghyk eta Rokak aurretik jokatu zuten partida, eta Arakilgo taldeak 2 eta 0 irabazi zion Rokari. 

Gainontzeko partiden emaitzak kontuan hartuta, Bar Olmo da liderra (19 puntu), Unzitiren aurretik (18 puntu). Zaldua Orleghyk hirugarren postuari eusten dio (16 puntu). Asteburuan Zaldua Orleghyk Asdefor taldea izango du aurkari larunbatean Amigo zelaian. Asdefor hamabigarren da sailkapenean (4 puntu).