Erabideko industrialdeaz hitz egiteko arakildarren parte hartze saioa

Guaixe 2022ko aza. 18a, 10:26

Azaroaren 24an, osteguna, Insasatik sortutako industrialdearen Arakilgo Udalaren zatiari buruz hitz egiteko saioa izanen da azaroaren 24an, osteguna, udaletxean. 

Arakilgo ekonomia jardueren eremuko planaz hizketatzeko herritarren parte hartze saioa antolatu du Nasuvinsa enpresa publikoak azaroaren 24an, osteguna, 18:00etan, Arakilgo udaletxean. Saioan Arakilgo Udalak Inasatik sortutako Erabide industrialdean duen 45.000 metro karratuko partzelaz hizketatuko dira. Sei urte pasa dira industrialde hori martxan dagoela. Baina aurreko industria jarduerak Arakilgo zatiko lurrak kutsatu zituen eta Ebroko Ur Konfederazioak handik kutsadura kentzeko agindu zuen. Horretarako bi urte eman zituen. 

Bestalde, industrialdea garatzeko Nafarroako Gobernuak Udalez Gaindiko Sektore Proiektua egin behar zuen. Aurreko legegintzaldian sinatu zuten hori egiteko akordioa Arakilgo Udalak eta Nasuvinsak. Foru administrazioak proiektua garatzeko konpromisoa hartu zuen eta dirua aurreikusi, baina momentuz ez da pausorik eman. Antza, udalak egindako eskaerei jaramon egin diote orain.