Arakilgo mendi martxa

Guaixe 2022ko aza. 22a, 14:53

Arakilgo Udalak eta Iratxo Elkarteak antolatuta, azaroaren 27an, igandea, Ihabartik Irurtzunera joanen dira arakildarrak. 

Azaroaren 27an, igandea, Mendi Martxa eginen dute Arakilen udalak eta Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatuta. 08:30ean, Ihabarko plazatik aterako dira eta Hiriberriko bidea hartuko dute. Ondoren, Egiarretara iritsiko dira eta bertan, 11:00etan, Egiarretako erretaulara bisita eginen dute. 11:30ean Itxasperri norberak etxetik eramandako gosaria jango dute eta, ondoren, Etxeberritik pasa eta Irurtzunera joanen dira. Zailtasun teknikoari dagokionez ibilbide erraza da. Izena emateko 634 584 226 telefonora mezua bidali edo 948 500 101 telefonora deitu beha rda.