Futbola

Zaldua, bigarren

Guaixe 2022ko aza. 29a, 09:00

Elomendiko Futbol Txapelketan pauso bat gora egin du Arakilgo taldeak

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua ikusgarri aritu zen Bidezarraren kontra, eta 6 eta 0-ko garaipenari esker arakildarrak sailkapenean gora egin dute eta bigarren jarri dira (22 puntu), Bar Olmo liderretik hiru puntura (25 puntu). Unziti hirugarrenak 21 puntu ditu.

Asteburuan hamargarren jardunaldia dago jokoan eta Zalduak sailkapenean hamargarren den Ageri taldearen kontra jokatuko du, Ukarren.