Olentzero gutunak jasotzera menditik jaitsiko da

Guaixe 2022ko abe. 16a, 13:19

Abenduaren 18an, igandean, Oletzeroren bisita izanen dute Etxeberrin eta Zuhatzun. 

Olentzero gertu dago, oso gertu, eta pixkanaka Sakanako herriak bisitatzen hasiko da. Abenduaren 18an, igandea, 17:30ean, Zuhatzun ikazkina menditik jaisten den bitarten merendua eginen dute eta gero Olentzerok gutunak jasoko ditu. Etxez etxeko opari banaketa izanen da ere. Egun berean, Olentzero menditik jaitsi Etxeberriko frontoira joanen da gutunak jasotzera. Ondoren, txokolatada eta gaztain erre jatea egonen da.