Futbola

Zalduak bigarren postuari eusten dio

Guaixe 2022ko abe. 20a, 10:20

Eguberrietako oporretara sasoi bikainean iritsi da talde arakildarra

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamaikagarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Orleghyk Apolo izan zuen aurkari eta partida ederrean 0 eta 3 gailendu ziren arakildarrak. 

Bar Olmo taldeak jarraitzen du lider (31 puntu) eta Zaldua Orleghyk bigarren postuari eusten dio (28 puntu). Eguberrietako oporrak direnez, hurrengo bi asteburuetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hurrengo partida ilbeltzaren 7an jokatuko da eta Zalduak sailkapenean bosgarren den Salinas izango du aurkari, Lekunberrin.