Futbola

Zalduak garaipenarekin hasi du urtea

Guaixe 2023ko urt. 10a, 10:30

Elomendiko Futbol Txapelketan bigarren jarraitzen du talde arakildarrak

Gabonetako etenaldiaren ondoren Elomendiko Futbol Txapelketa martxan dago berriz. Asteburuan hamabigarren jardunaldia jokatu zen eta Zaldua Orleghy talde arakildarrak sekulako partida jokatu zuen Salinasen kontra, 4 eta 1 gailendu baitziren arakildarrak. Urtea ezin hobeto hasi du Zalduak. 

Sailkapenean Bar Olmo da lider (34) eta gertu, hiru puntura dago Zaldua Orleghy (31 puntu). Asteburuan hamahirugarren jardunaldia egongo da jokoan eta sailkapenean seigarren den Santa Cruz taldea izango du aurkari Zalduak, larunbatean, 15:30ean, Larrabiden.