Ur kontsumoaren zerga kobratuko du udalak

Guaixe 2023ko urt. 18a, 11:15
Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

2022ko bigarren zatiari dagokion ordain agiria pasako du.

Arakilgo Udalak jakinarazi du joan den urteko bigarren seihileko ur kontsumoari dagozkion erreziboak ordaintzeko garaia dela. Ordainketak helbideratuta dituztenei kontu korrontean eginen die kargua udalak. Erreziboak helbideratu gabe dutenek ordainketa egiteko borondatezko epea otsailaren 10era arte dute.