Elomendiko Futbol Txapelketan asteburuan hamahirugarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Santa Kruz izan zuen aurkari, partida borrokatuan. Bi taldeek lehia estua izan zuten baina azkenean Santra Kruzek lortu zituen jokoan zeuden hiru puntuak, Zalduari 3 eta 2 irabazita.
Elomendiko sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (37 puntu), partidarik galdu gabe. Nahiz eta asteburuan punturik ez bildu, Zaldua Orleghyk bigarren postuari eusten dio (31 puntu). Asteburuan hamalaugarren jardunaldia dago jokoan eta sailkapenean zazpigarren den Izalsaren kontra jokatuko du Zalduak, Lizasoainen.