Futbola

Zalduak Izalsaren kontra ezin

Guaixe 2023ko urt. 25a, 09:31

Partida galtzeak ez du sailkapenean eraginik izan

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketak hamalaugarren jardunaldia jokatu zen. Izalsaren kontra jokatu zuen Zaldua Orleghyk, eta 2 eta 1 galdu zuen. Hala ere, ez zuen sailkapenean duen postua galdu. Bar Olmo da Elomendiko Txapelketako liderra (40 puntu) eta Zalduak bigarren jarraitzen du (31 puntu). 

Asteburuan 15. jardunaldia jokatuko da eta hirugarren eta arerio zuzena den Unziti izango du aurkari Zalduak, larunbatean, 15:30ean, Larrabiden.