Udalak ikastaro eskaintza egin du

Guaixe 2023ko urt. 26a, 11:35

Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Izena emateko epea hilaren 27an despedituko da. Izen ematea www.arakil.eus webgunearen bidez edo 948 500 101 edo 634 584 226 telefono zenbakietara hots eginez egin daiteke

Arakilgo Udalak urte hasierarekin batera ikastaro berrien eskaintza egin du. Ikastaroetako batzuk lastailean hasi ziren eta, beraz, plaza mugatuak daude. Eskaera egiten dutenen artean Arakilen erroldatutako pertsonak lehenetsiko ditu udalak.

Bost ikastaro dira guztira. Batetik, Yoga, astelehen eta ostegunetan izanen dena, 17.00etatik 20.00tara. Bi talde izanen dira. Bestetik, mantentze soinketa ere aipatu bi egun horietan eginen da, 17.30etik 18.30era. 60 urtetik gorako arakildarrak sasoitsu bizitzeko saioa asteazkenetan izanen dira, 10:30etik 12:00etara. Horietaz aparte, mugikorra eta ordenagailua behar bezala erabiltzen ikasteko ikastaroa ostegunetan izanen da, 10:00etatik 13:00etara. Ezagutzaren araberako bi talde sortuko dira. Azkenik, antzerki ikastaroa dago. Astean ordu eta erdiko saioa izanen da, haren ordutegia taldeak adostuko du.