Udalak web orria mustu du

Guaixe 2023ko ots. 1a, 11:17

Arakilgo udalaren web berria.

Aurki telefono mugikorrerako aplikazioa martxan jarriko du 

Urte berriarekin batera Arakilgo Udalak web orria guztiz eraberritu du, bai itxura, bai helbidea. Azken hori egiteko domeinua aldatu du eta webgunea .net izatetik .eus izatera pasa da: www.arakil.eus. Arakilgo Udalaren Interneteko atariko lehen orrian ibarreko mapa interaktiboa dago, udalerria osatzen duten 12 herrien berri jasotzeko bidea ematen duena. Horrekin batera, azken albisteak, agenda eta ohiko izapideetarako eta galerietarako sarbidea dago. Jakina, hasierako orrian onlineko prozedurak egiteko beharrezko lotura dago ere. 

Goiko menuan udal antolaketari buruzko loturaz aparte, udalak landutako hiru proiektuen berri ematen duena dago: Arakilgo tokiko nekazaritzako tokiko barietateen, parte hartze prozesuaren eta Aixitako gazteluaren berri jaso daiteke. Ezagutu Arakil ibarreko industria, historia, ondarea, kontzejuak eta ibarreko argazki galerietara eramaten du. Berriak, agenda eta harremanetarako bidea osatzen dute goiko menua.