Futbola

Zalduak ez zuen punturik bildu

Guaixe 2023ko urt. 31a, 10:05

Elomendiko Txapelketako hamabosgarren jardunaldiak ez du punturik utzi Arakilen

Ilbeltzaren 28an Elomendiko Futbol Txapelketako hamabosgarren jardunaldia jokatu zen, eta Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak ez zuen azken jardunaldian okertutako bidea zuzendu. Sailkapenean segika duen Unziti taldearen kontra lehiatu zen Zaldua, baina Unzitikoak gailendu ziren, 3 eta 0. 

Sailkapenean Bar Olmok lider jarraitzen du (40 puntu) eta bigarren postuari eutsi dio Zaldua Orleghyk (31 puntu), hurbil Unziti segika duela (28 puntu). Hurrengo jardunaldian, otsailak 4, Zaldua Orleghyk Bar Olmo liderra izango du aurkari, bigarren postuari eutsi eta liderrarekin duen aldea gutxitzen hasteko aukera paregabea.