Futbola

Zalduak bigarren postua galdu du

Guaixe 2023ko ots. 8a, 09:00

Arakilgo taldeak iderraren kontra galdu egin zuen

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamaseigarren jardunaldia jokatu zen. Sailkapenean bigarren postuan zegoen Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak Bar Olmo liderraren kontra jokatu zuen. Partida lehiatua izan zen, baina Bar Olmok zergatik den liderra erakutsi zuen, eta 1 eta 3 irabazi zion Zalduari. 

Jardunaldiak eragin zuzena izan du sailkapenean. Bar Olmok lider jarraitzen du (46 puntu) baina Zalduak bigarren postua galdu du eta hirugarren postura jaitsi da (31 puntu), Unzitiri bigarren postua utziz (34 puntu). Hamazazpigarren jardunaldian sailkapenean zortzigarren den Txaparrosen kontra jokatuko du Zalduak.