Futbola

Zalduak buelta eman dio bolada kaxkarrari

Guaixe 2023ko ots. 14a, 09:00

Arakilgo taldeak hiru puntu gehitu zituen Elomendiko Txapelketako hamazazpigarren jardunaldian

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamazazpigarren jardunaldia jokatu zen eta Txaparros taldea izan zuen aurkari Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak. Azkeneko bi jardunaldietan galdu eta gero, bolada txarrari buelta eman zion talde arakildarrak, 0 eta 2 gailendu baitzen Txaparrosen kontra. 

Bar Olmok jarraitzen du Elomendiko Futbol Txapelketako lider sendo (47 puntu). Bigarren Unziti da eta hirugarren Zaldua Orleghy, biak puntutara berdinduta (34 puntu). Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko. Hemezortzigarren jardunaldia otsailaren 25ean jokatuko da eta Zaldua Orleghyk sailkapenean seigarren den Elomendi izango du aurkari Larrabiden.