Futbola

Zalduak Elomendirekin ezin

Guaixe 2023ko mar. 1a, 09:35

Lehia borrokatua izan zuten bi taldeek, baina puntuak Elora joan ziren.

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hemezortzigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak Elomendi taldea hartu zuen, eta partida borrokatu eta bizia eskaini zuten bi taldeek. Azkenean, gol baten aldearekin gailendu zen Elomendi, Zalduari 3 eta 4 irabazita. 

Hiru puntuak ez lortzeak eragin zuzena izan du sailkapenean. Bar Olmok jarraitzen du lider (48), Unzitiri 11 puntu aterata (37 puntu). Izalsa da hirugarren (35 puntu) eta Zaldua laugarren postura jaitsi da (34 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean hamargarren den Modernillo taldea hartuko du, Larrabiden.