Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hemeretzigarren jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zaldua Orleghyk Modernillo taldea zuen aurkari, baina soilik zazpi jokalari jokatzeko moduan zituztelako, partida jokatzeari uko egin zion Modernillok eta araudiari jarraiki hiru puntuak Zalduari eman zitzaizkion, 3 eta 0-ko garaipenarekin.
Hiru puntuek eragin zuzena izan dute. Elomendiko sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (48 puntu), Unzitiren aurretik (40 puntu). Zaldua Orleghyk sailkapenean postu bat egin du gora eta hirugarren postuan dago (37 puntu). Asteburuan talde arakildarrak sailkapenean zortzigarren den Roka izango du aurkari Garinoainen jokatuko den partidan.