Futbola

Zaldua Rokaren kontra ez zen fin ibili

Guaixe 2023ko mar. 15a, 08:20

Elomendiko Futbol Txapelketako 20. jardunaldiak ez du Arakilen punturik utzi

Elomendiko Futbol Txapelketako 20. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Arakilgo Zaldua Orleghyk  sailkapenean behera egin du, Rokaren kontrako partidan 5 eta 3 galdu eta gero. Bi taldeen arteko partida oso borrokatua izan zen, baina Rokak hobeto irakurri zuen partida eta arakildarren aurrean gailendu zen. 

Bar Olmo da Elomendiko Futbol Txapelketako lider sendoa (54 puntu), 14 puntu ateratzen baitizkio Unzitiri (40 puntu). Zaldua Orleghy bosgarren postura jaitsi da (37 puntu). Asteburuan Zalduak sailkapenean hamabigarren den Asdefor izango du aurkari Larrabiden.