Futbola

Zalduak ezinean jarraitzen du

Guaixe 2023ko mar. 22a, 09:30

Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldian arakildarrek ez zuten punturik bildu

Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 21. jardunaldia jokatu zen eta Zaldua Orleghy talde arakildarrak ez zuen puntuatzea lortu Asdefor taldearen kontra jokatutako partida borrokatuan. Golez jositako partida izan zen eta bi taldeek aukera nabarmenak izan zituzten, baina, azkenean, Zalduak 4 eta 6 galdu zuen Asdeforren kontra. 

Bar Olmok jarraitzen du Elomendiko Futbol Txapelketako lider (57 puntu). Zaldua Orleghy bosgarren postura jaitsi da (37 puntu). Larunbatean sailkapenean azkena den Bidezarraren kontra jokatuko du Zalduak, Noainen.