Futbola

Zalduak buelta eman dio

Guaixe 2023ko mar. 30a, 09:30

Azkeneko jardunaldietan galdu eta gero, asteburuan hiru puntu bildu zituen

Elomendiko Futbol Txapelketan 22. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Arakilgo Zaldua Orleghy taldeak azkeneko bolada txarrari bukaera eman zion, sailkapenean azkena den Bidezarrari 1 eta 2 irabazi eta gero. 

Bar Olmo da Elomendiko Txapelketako liderra eta txapelduna (58 puntu), alde nahikoa lortu eta gero, bigarren den Salinasek 44 puntu baititu. Zaldua Orleghy bosgarren da (40 puntu). Larunbatean Zalduak sailkapenean hamaikagarren den Ageri izango du aurkari.