Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako 23. jardunaldia jokatu zen. Zalduak Ageri taldea izan zuen aurkari eta arakildarrek partida bikaina jokatu zuten, 6 eta 2 irabazi baitzuten. Garaipen horrek animo handia eman die arakildarrei.
Bar Olmok jarraitzen du Elomendiko Txapelketako lider (60 puntu) eta Zaldua Orleghy bosgarren da (43 puntu). Datorren jardunaldia apirilaren 15ean jokatuko da. Zalduak hamaikagarren den Apolo izango du aurkari.