Futbola

Zalduak goi postuen lehian jarraitzen du

Guaixe 2023ko api. 19a, 09:50

Zalduak goi postuen lehian jarraitzen du

Apirilaren 15ean eta 16an Elomendiko Futbol Txapelketako 24. jardunaldia jokatu zen eta Arakilgo Zalduak 2 eta 1 hartu zuen mendean Apolo taldea partida oso estuan. 3 puntu horiei esker, goi postuetan sailkatzeko lehian jarraitzen du talde arakildarrak. Bar Olmo da liderra (63 puntu), 50 puntu dituzten Salinas eta Elomendi taldeen aurretik. Unziti laugarren da (48 puntu), eta Zaldua Orleghy bosgarren (46 puntu). 

25. jardunaldian Zalduak sailkapenean bigarren den Salinas taldea izango du aurkari Salinasen. Beraz, arerio zuzenen arteko partida izango da.