Elomendiko Txapelketako 25. jardunaldia jokatu zen asteburuan eta Arakilgo Zaldua Orleghyk beste hiru puntu gozo lortu zituen, Salinas arerio zuzenari 1 eta 4 irabazi eta gero.
Sailkapenean Bar Olmok jarraitzen du lider (63 puntu), Unziti da bigarrena (51 puntu) eta Salinas eta Elomendi hirugarren eta laugarren dira (50 puntu). Zaldua bosgarren dago (49 puntu). Beraz, sailkapena estu-estua dago eta aldaketak egon daitezke. 26. jardunaldian Zaldua Orleghyk sailkapenean zortzigarren den Santa Cruz izango du aurkari.