Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako azken jardunaldia jokatu zen, 26. jarduna. Arakilgo Zaldua Orleghyk 3 eta 0 hartu zuen mendean Santa Kruz taldea partida lehiatuan.
Bar Olmok irabazi du Elomendiko Txapelketa nagusitasun osoz (63 puntu). Bederatzi puntu atera dizkio Unzitiri (54 puntu). Goiko postu horietan aldea oso txikia izan da, Salinas hirugarrenak 53 puntu izan dituelako eta Zaldua Orleghy laugarrenak 52 puntu). Zalduak ongi ekin zion txapelketari baina gero bolada kaxkarra izan zuen eta horregatik ezin izan da podiumean sartu.
Arakilgo taldeak arantza kentzeko aukera izango du liga bukatuta maiatzaren 13an Elomendiko Kopa hasiko delako.