Langabetuak kontratatuko ditu udalak

Guaixe 2023ko mai. 26a, 11:29
Arakilgo udaletxea. ARTXIBOA

Zerbitzu anitzetako brigadan peoi gisa ariko dira lanean.

Arakilgo Udalak zerbitzu anitzeko brigadarako langabetuak kontratatzeko deialdia egin du. Hautatuak diren pertsonak peoi plazak beteko dituzte. Kontratatuko den pertsonen kopurua zerbitzuaren beharren arabera izango da. Kontratuen iraupena 3 hilabetekoa edo 6 hilabetekoa izanen da, beti ere, zerbitzuaren beharren arabera. Kontratutakoen ordainsaria E mailari dagokiona izanen da. Deialdian interesa duenak Nafar Lansaren, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, langabetu bezala agertu behar da. Parte hartzeko eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dira garagarrilaren 2 baino lehen.

Kontratatutako egitekoen artean izanen dira, besteak beste: udal eraikinak mantendu eta zaintzea; udal zerbitzuak mantendu eta zaintzea (urak, saneamendua, hornikuntza, ihesen konponketa, eta abar); kisusgile eta lorezaintza lanak, arekak eta errekak garbitzea, bideak txukuntzea; basozaintza lanak, besteak beste, sastraka kentzea eta baso aprobetxamenduak markatzea edo eska dakizkiekeen antzeko beste lan batzuk.