Leitzako Iñaki Perurenak sortutako Peru Harri museora eta Mendukilo kobazulora bisita gidatua antolatu du Arakilgo Udalak ekainaren 17an, larunbata. Autobusa Ihabartik aterako da, 9:30ean, eta itzulera 18:30ean izanen da. Peru Harrin Iñaki Perurenak bisita gidatua eginen du, eta Baraibarren bazkaldu ondoren, Aralarko Mendukilo kobazulora bisita eginen dute arakildarrek.
Ekainaren 8ra arte eman daiteke izena 634 584 226 edo 948 500 101 telefonoetan, 30 eurotan heduek eta 15 eurotan 14 urte beherakoek. Leku eskasia bada, bailarako biztanleek izanen dute lehentasuna.
Peru harri eta Mendukilora irteera
Ekainak 17 larunbata
09:30 Irteera Ihabartik. Bailarako herrietatik pasako da.
10:00 Denbora libre Leitzan.
11:30 Peru Harri: bisita gidatua Iñaki Perurenarekin.
13:30 Bazkaria, Baraibarren.
16:30 Mendukilo kobazulora bisita.
18:30 Itzulera.