Udalak aisialdiko begiraleen lan poltsa osatuko du

Guaixe 2023ko eka. 7a, 11:53
Aisialdi campusean parte hartu zuten haurrak. ARTXIBOA

Udan antolatuko duen aisialdi campusean lan egiteko begiraleak beharko ditu.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, udan antolatuko duen haurrendako aisialdi campuserako begiraleak beharko ditu. Horregatik, begiraleen lan poltsa osatu nahi du. Deialdian interesa duenak arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko du curriculumak. Nahitaezko betebeharrak dira euskarazko B2 maila izatea, DBH edo baliokidea den ikasketak izatea eta  baita aisialdi begirale titulua ere. Kontratazioak egiterakoan udalak baloratuko du hautagaia arakildarra izatea, lehen sorospenen jakintza, Hezkuntza arloarekin lotutako ikasketak eta haur eta nerabeekin esperientzia izatea.