Egiarretako Itxasperri ermitak eta bere inguruak Arakilgo Eguna hartu zuten garilaren 25ean. Egitaraua Inozenzio Aierbek emandako elizkizunak zabaldu zuen. Segituan Sakanako aizkolarien erakustaldia izan zen. Gainera, kirolariek arakildarrak txingekin, sokatiran eta beste herri kirol batzuk probatzera animatu zituzten. Gainera, trikitilariek giroa alaitu zuten. Ospakizuna borobiltzeko bazkaria eta ondorengo musaldia izan ziren.