Satrustegiko errota, Egiarretako Altzu urmaela eta Hiriberriko harizti eta gaztainondoak ezagutzeko ibilbide interpretatiboa eginen dute uztailaren 16an, igandea, 10:00etatik aurrera, Arakilgo Udalak antolatuta. Arakil Ezagutuz ibilbidea zirkularra izanen da eta Hiriberriko kontzeju etxea hasiko da. Bi ordu eta erdi eta hiru ordu inguruko paseoa izanen da eta ibilbidean zehar Sarabe Arakama eta Luis Beraza teknikarien azalpenak izanen dira. Uztailaren 13ra arte, asteazkena, eman daiteke izena Arakilgo Udalean. Informazio gehiago 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetan.