Lau zauritu auto istripuan

Guaixe 2023ko uzt. 13a, 13:56

Autoa iraulita bukatu du eta barruan zeuden lau bidaiariak ospitalean. UTZITAKOA

Sakanako Autobian (A-10) izan da eta guztiak ospitalera eraman dituzte.

Nafarroako Gobernua jakinarazi duenez, Sakanako Autobian (A-10), Arakilen, auto bat bidetik atera  eta bi norabideen erdibitzailean iraulita gelditu da 08:55 aldera. SOS Nafarroa 112 zerbitzuko Larrialdiak Kudeatzeko Gelak Irurtzungo osasun etxeko medikua eta erizaina, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat (medikalizatua), oinarrizko bizi-euskarriko bi anbulantzia eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak bidali ditu. 

Haiek iritsi direnerako autoan zihoazen lau pertsonak beraien kabuz atera dira autotik. Han bertan lehen osasun arreta jaso ondoren, laurak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, zauri larriekin: 26 urteko gizon batek traumatismoa du bizkarrezurrean, pronostiko erreserbatua du; 26 urteko emakume bat, kolpe ugari hartu ditu eta bera ere pronostiko erreserbatua du; 25 urteko emakume batek lepauztaia hautsita izan dezake eta, azkenik, 27 urteko emakume batek behatza hautsita eta lepoko zartada bat du. Ezbeharra Foruzaingoaren patruilak ikertu dute.