Txirrindularitza

Emakumezkoen Iruñeko Itzulia Sakanara helduko da

Guaixe 2023ko uzt. 27a, 10:09
Iruñerriko Itzuliko lehen etaparen hasiera. MARTIN EARLY

Uztailaren 27an, osteguna, probaren bigarren etapa Berriobeitik hasiko da, eta Errotzetik sartuko da Sakanara.

Gizonezkoen junior mailako Iruñeko Itzulia despedituta, martxan dago emakumezkoena. Uztailaren 26an, asteazkena, lehen etapa jokatu zen, La Morean hasi eta eta Mutiloan despeditu zena. Beratxa taldeko Laia Bosch kataluniarra gailendu zen eta berak jantzi zuen liderraren maillota. Proba irabazteko faboritoetako bat. Jennifer Lopez (Ermitagaña Nafarroa) da lehen nafarra. Tropelean ez dago txirrindulari sakandarrik.

Uztailaren 27an, osteguna, bigarren etapa jokatuko dute, Artika Berrian 17:00etan hasi eta 18:50ak aldera Berriobeitin despedituko dena (74 km). Lasterketa Sakanara helduko da, Atondotik Errotzera sartuz, 17:50ak aldera. Errotzeko zubi estuan Urritzolako bidea hartuko du, Urritzolako gaina gaindituz, eta 18:00etan Etxarrenera helduta Irurtzuneraino jarraituko du, Latasako bidea hartzeko.