Udal ardurak banatuta Arakilen

Guaixe 2023ko abu. 4a, 11:10

Arakilgo Udala. ARTXIBOA

Hiru batzordez aparte, udalez gaindiko erakundeetarako ordezkaritza zehaztu du udalak.

Arakilgo Udalak hiru batzorde izanen ditu legegintzaldi honetan. Alde batetik, hezkuntza, kultura, euskara, berdintasuna, kirola, gazteria eta gizarte zerbitzuen batzordea izanen da, Irantzu Escudero Jaka buru izanen duena, eta Alfonso Nuin Cartujok, Oihana Olaberria Jakak eta Julen Llorens Espadak osatuko dutena. Bestetik, garapen, turismo, hirigintza, etxebizitza eta ingurumen batzordea dago, Oihana Olaberria Jaka buru duena eta Raul Angulo Blancok eta Alfonso Nuin Cartujok osatzen dutena. Azken batzordea lan, kontu, langile eta kontzejuen batzordea da. Haren lehendakaria Oihana Olaberria Jaka alkatea izanen da eta Julen Llorens Espadarekin batera lan eginen du. 

Udalez gaindiko erakundeetako ordezkaritza

  • Sakanako Mankomunitatea
    Ordezkaria: Oihana Olaberria Jaka
    Ordezkoa: Raul Angulo Blanco

  • Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordea
    Ordezkaria: Julen Llorens Espada
    Ordezkoa: Irantzu Escudero Jaka

  • Sakanako Mankomunitateko Kirol Batzordea
    Ordezkaria: Iker Alegre Santander
    Ordezkoa: Alfonso Nuin Cartujo

  • Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Batzordea
    Ordezkaria: Irantzu Escudero Jaka
    Ordezkoa: Oihana Olaberria Jaka
  • Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua
    Ordezkaria: Irantzu Escudero Jaka
    Ordezkoa: Oihana Olaberria Jaka

  • Sakanako Mankomunitateko Garapen Agentzia
    Ordezkaria: Oihana Olaberria Jaka
    Ordezkoa: Alfonso Nuin Cartujo

  • Irurtzungo eskualdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea
    Ordezkaria: Oihana Olaberria Jaka
    Ordezkoa: Irantzu Escudero Jaka

  • Cederna - Garalur
    Ordezkaria: Oihana Olaberria Jaka
    Ordezkoa: Julen Llorens Espada

  • Musika Eskola
    Ordezkaria: Raul Angulo Blanco
    Ordezkoa: Iker Alegre Santander

  • Atakondoa ikastetxeko kontseilua
    Ordezkaria: Raul Angulo Blanco
    Ordezkoa: Iker Alegre Santander