Futbola

Talleres Goñi Zalduak lidergoari eusten dio

Guaixe 2023ko urr. 4a, 09:20

Elomendiko Futbol Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da

Elomendiko Futbol Txapelketako bigarren jardunaldian Talleres Goñi Zaldua talde arakildarrak bina berdindu zuen Salinas taldearekin. Hala ere, talde sakandarrak lider jarraitzen du (4 puntu), Ageri, Roka, Txaparros, Apolo eta Salinas taldeekin puntutara berdinduta. 

Urriaren 7an, larunbata, Elomendiren kontra jokatuko du Talleres Goñi Zalduak, Tiebasen.