Arakilen dinamizatzaile sozio-kulturalaren lanpostua aldi baterako bete nahi dute

Guaixe 2023ko urr. 6a, 11:18

Arakilgo herriko etxea eta Irurtzungo osasun etxea. ARTXIBOA

Eskaerak aurkezteko epea hilaren 11n despedituko da.

Arakilgo Udalak dinamizatzaile soziokulturalaren lanpostua aldi baterako kontratuarekin betetzeko deialdia egin zuen agorrilean. Deialdiaren asmoa izangaien zerrenda bat eratzea zen. Deialdi hartatik sortutako hautagaien zerrenda agortu denez, Arakilgo Udalak, atzera ere, hautagai zerrenda osatzeko deialdia egin du. Hautatutako langileak lanaldi erdia izanen du, B mailari dagokion soldata gehi udaleko hitzarmenean onartutako osagarriak. Euskarazko C1 maila izan beharko dute. Gainera, gidabaimena eta autoa izatea eskatu dute.