Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zen. Elomendiren kontra jokatu zuen Zaldua Talleres Goñi taldeak, eta denboraldiko lehen porrota jaso zuen talde arakildarrak, Elomendik 3 eta 1 irabazi baitzion.
Roka da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (7 puntu) eta Talleres Goñi Zaldua seigarren postura jaitsi da (4 puntu). Zaldua Talleres Goñik Txaparros taldea izango du aurkari larunbatean, 15:30ean, Larrabiden.