Futbola

Zaldua Talleres Goñi, garaipenaren xendara

Guaixe 2023ko urr. 19a, 10:00
2023/2024 denboraldiko Zaldua Talleres Goñi taldea. UTZITAKOA

Elomendiko sailkapenean laugarren postura igo da talde arakildarra

Elomendiko Futbol Txapelketaren laugarren jardunaldian Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Txaparros taldea izan zuen aurkari. Norgehiagoka borrokatuan, azkenean talde arakildarrak aldea atera zuen, nagusitzen hasi zen, eta 5 eta 2 irabazi zion Txaparros taldeari. 

Roka taldea da Elomendiko Futbol Txapelketako liderra (10 puntu). Zaldua Talleres Goñi laugarren postuan dago (7 puntu). Urriaren 21ean, larunbata, Zaldua Talleres Goñik Bidezarra taldea hartuko du Larrabiden. Partida 15:30ean hasiko da.