Elomendiko Futbol Txapelketako bosgarren jardunaldia bikaina izan daZaldua Talleres Goñi talde arakildarrarendako. Zalduak Bidezarra taldea hartu zuen, eta partida zoragarrian 6 eta 1 gailendu ziren arakildarrak, garaipen garrantzitsua lortuz.
Roka da Elomendiko Txapelketako liderra (13 puntu), eta lortutako garaipen potoloari esker Zaldua Talleres Goñi sailkapeneko bigarren kutxara igo da (10 puntu), Unziti hirugarrenarekin eta Ageri laugarrenarekin puntutan berdinduta. Seigarren jardunaldian laugarren den Ageri arerio zuzenaren kontra jokatuko du Zaldua Talleres Goñik, Ukarren. Goiko postuak daude jokoan.