Gimnasia irakaslea aldi baterako kontratatzeko hautagaien zerrenda osatu nahi du Arakilgo Udalak. Lan poltsan sartzeko gutxieneko baldintzak dira: euskara jakitea, bigarren hezkuntzako titulua edo baliokidea izatea eta soin heziketan prestakuntza izatea. Hautaketa egiteko, Arakilgo Udalak honako irizpideak izanen ditu kontuan: gimnasia irakasle gisa eskarmentua izatea, soin heziketarekin zerikusia duten titulazioak izatea eta euskara ezagutzaren maila. Interesa duenak eskabidea eta merituak egiaztatzen duten dokumentazioa Arakilgo udaletxean aurkeztu beharko du.