Futbola

Zaldua lider jarri da

Guaixe 2023ko urr. 31a, 11:45

Elomendiko Futbol Txapelketako seigarren jardunaldiak lider berria utzi du

Elomendiko Futbol Txapelketan seigarren jardunaldia jokatu da, albiste ederrekin. Ageri taldeari 0 eta 4 irabazi zion Zaldua Talleres Goñik, eta garaipenari esker lider jarri da talde arakildarra (13 puntu), bigarren den Rokarekin puntutan berdinduta (13 puntu). 

Bi jardunaldi
Bihar, azaroaren 1ean, azaroaren 11ko jardunaldiko partida jokatuko du Zaldua Talleres Goñik. Hain zuzen ere bigarren eta arerio zuzena den Roka taldea izango du aurkari, 11:30ean, Larrabiden. Eta azaroaren 4an, zazpigarren jardunaldiko partida jokatuko dute arakildarrek. Sailkapenean azkena den Asdefor izango dute aurkari, Larrabiden.