Futbola

Zalduak lider jarraitzen du

Guaixe 2023ko aza. 7a, 11:25

Elomendiko Txapelketako zazpigarren jardunaldian gol festa ederra ospatu zuten arakildarrek

Elomendiko Futbol Txapelketan jokatzen duen Arakilgo Zaldua Talleres Goñi taldeak jardunaldi bikoitza jokatu zuen azken astean. Batetik, ligako zazpigarren jardunaldian 2 eta 10 hartu zuen mendean Asdefor taldea, eta, bestetik, zortzigarren jardunaldian Rokaren kontra jokatu beharreko partida aurreratu eta puntuatu zuen. 

Azken emaitzei esker Elomendiko Txapelketako lider jarraitzen du Zalduak (8 puntu). Atzetik ditu Txaparros, Unziti eta Roka, zazpina punturekin. Esan bezala, asteburuan zortzigarren jardunaldia jokatuko da, baina Zalduak partida jokatua du.