60 urtetik gora sasoitsu bizitzeko

Guaixe 2023ko aza. 9a, 11:07
Hiriberriarrak pasatzen. ARTXIBOA

Ongizate fisiko, psikiko eta soziala zaintzen eta lantzen laguntzen duen programa martxan da berriro.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, osasuna zaintzeko baliabideak lantzen dituen ikastaroa hastear da. Parte hartzen dutenek beraien ongizatearekiko zaintza eta prebentzioa sustatuko dute. Horretarako, batetik, estimulazio kognitiboa landuko dute, hau da: memoria, kalkuluak, arreta ariketak. Aldi berean, Arakilen barna paseo osasuntsuak eginen dira. Gainera, denbora librea taldean pasatzeko aukera eskaintzen du ikastaroak, mahai jokoetan jolastuz, musikoterapia eta beste jarduerak baititu. Horrekin guztiarekin batera, emozio eta gorputz osasuna landuko dituzte tailerren bidez.  

Ikastaroa asteazkenero 10:00etatik 12:00etara izanen da, Etxarrenen. Hartan 60 urte edo gehiago dituztenek eman dezakete izena. Horretarako, edo informazioa jasotzeko 634 584 226 edo 948 500 101 telefono zenbakietara hots egin daiteke. Taldekide kopurua mugatua da. Lau hilabeteko tailerragatik Arakilen erroldatuta daudenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, 15 ibarrean erroldatuta ez daudenak. Izena emateko epea azaroaren 11n, larunbatean, despedituko da.