Futbola

Zalduak lider jarraitzen du Elomendin

Guaixe 2023ko aza. 14a, 12:10

Zortzi jardunaldi jokatuta, sailkapenaren goialdean segitzen du talde arakildarrak

Elomendiko Futbol Txapelketako zortzi jardunaldi jokatu dira, eta Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak lider jarraitzen du (19 puntu), aurreko jardunaldian Rokari irabazi eta gero. Txaparros da bigarren (17 puntu), eta Elomendi hirugarren (15 puntu). Asteburuan bederatzigarren jardunaldia dago jokoan eta Zalduak sailkapenean zortzigarren den Apoloren kontra jokatuko du azaroaren 18an, larunbata, Larrabiden, 15:30ean.