Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñi liderrak Izalsa izan zuen aurkari, eta partida oso lehiatuan bina berdindu zuten. Ondorioz, lidergoa galdu dute arakildarrek. Elomendi da lider berria (21 puntu) eta Zaldua Talleres Goñi bigarren da, puntu berdinekin.
Hamaikagarren jardunaldia abenduaren 2an jokatuko da, larunbata. Zaldua Talleres Goñik hirugarren eta arerio zuzen den Bar Olmo izango du aurkari, Lizasoainen jokatuko den partidan. Lehendabiziko hiru postuak daude jokoan.