Asteburuan Elomendiko Futbol Txapelketako hamaikagarren jardunaldia jokatu zen. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Bar Olmo izan zuen aurkari. Biak goiko postuetan zeudenez, bigarren postua izan zuten jokoan. Partida zaila izan zen, asko zegoelako jokoan, eta, azkenean, Bar Olmok 3 eta 1 irabazi zion Zalduari. Horrela, Elomendik jarraitzen du ligako lider (24 puntu), Bar Olmok (23 puntu) bigarren postua kendu dio Zalduari, eta Zaldua hirugarren postura jaitsi da (21 puntu).
Abenduaren 16an, larunbata, hamabigarren jardunaldia jokatuko da, eta Zaldua Talleres Goñik sailkapenean hamahirugarren den Modernillo izango du aurkari, Larrabiden.