Arakilgo Udalarekin Idiazabal eta Tolosara

Guaixe 2023ko abenduaren 12a

Tolosa. WIKIPEDIA

Abenduaren 16an, larunbata, kultur irteera antolatu du Arakilgo Udalak.

Tolosako Alde Zaharra eta Idiazabalgo gaztaren nondik norakoak ezagutzeko irteera kulturala antolatu du Arakilgo Udalak abenduaren 16an, larunbata. Bailaratik 9:00etan Tolosara abiatuko dira eta bertan Alde Zaharretik bisita gidatua eginen dute. Ondoren, 12:30ean, Idiazabalgo Gaztearen Interpretazio Zentora bisita gidatua eta dastaketa eginen dute. 14:00etan bazkari eta bazkalostean 18:00ak arte denbora librea izanen dute parte hartzaileek. Informazio gehiagorako 948 500 101 edo 634 584 226 telefonoetan edo info@arakil.net edo arakilkultura@gmail.com epostetan.