Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da Elomendiko Futbol Txapelketa. Abenduaren 16an jokatutako azken jardunaldian, Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak 10 eta 3 hartu zuen mendean Modernillo taldea, eta garaipenari esker sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago (24), Elomendi liderraren (27 puntu) eta Bar Olmo bigarrenaren (26 puntu) atzetik.
Ilbeltzaren 13an, larunbata, Zalduak atseden jardunaldia izango du.