Arakilgo Udala bake epailea eta ordezkoaren bila

Guaixe 2024ko urt. 16a, 11:16
Arakilgo herriko etxea. ARTXIBOA

Hutsik dauden bi karguak betetzeko deialdia egin du udalak.

Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daude. Bi kargu horiek bete daitezen deialdia egin du. Legeek eskatzen dituzten gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituzten arakildarrek udaletxeko bulegoan aurkez ditzakete eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea ilbeltzaren 26an despedituko da.