Futbola

Zalduaren garaipena

Guaixe 2024ko urt. 23a, 09:31

Talde arakildarra Elomendiko Futbol Txapelketako laugarren postuan dago

Elomendiko Futbol Txapelketako hamalaugarren jardunaldian Zaldua Talleres Goñik 1 eta 4 hartu zuen mendean Basati taldea. Elomendi da txapelketako liderra (33), Bar Olmo bigarrena (32 puntu), Salinas hirugarrena (29 puntu) eta Arakilgo Zaldua taldea laugarrena (27 puntu). 
Ilbeltzaren 27an, larunbata, Zalduak Unziti izango du aurkari, Larrabiden.